XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrela, nork bere ideolojia, nork bere pentsakera moldatu nahi du.

Gaur, ideolojia eta pentsakera guztiei adi-adi dagoen batek, honoko hau ikusten du: ez dela gauza bere bizitzari batasun bat eta zentzu argi bat emateko.

Bere buruarekin zintzo jokatu nahi badu eta bere taldetxoan esiturik bizi ordez, gainerako ideolojiekin elkar-hizketan jokatu nahi badu, burubide hontara dator azkenean: egunetik egunera nekezago dela gure bizitzaz zentzu argi bat aurkitzea.

d) GIZA-ELKARTASUNAREN POTT-EGITEA Gizakia ez diteke bizi bakarrik.

Besterekin bizi beharra somatzen du bere baitan.

Historiaren zehar, gizon-emakumeek bat-egitera, elkartasunera jotzen dute.

Besterik gabe, ez diteke jaio, ez kozkortu, ez bizi, ez osotu, ez aurreratu, e.a.

Osoro zoriontsu izateko, besteri eman behar zatzazkio, besterekin batera bizi behar duzu zure bizitza.

Gaur inoiz baino gehiago amesten du gizakiak batasun ori.

Ekonomia batasuna (Merkatu orokorra), kultura batasuna (Unesco), politika batasuna (ONU), erlijio batasuna (Elizen ekumeniku mugimendua), e.a.

Halere, gizadiak elkar adi ezinean darrai.

Gizakiok, giza-batasuna pott-eginik ikusten dugu.

Historiaren zehar gauza bera nabari da: gizon-emakumeak bata besterekin ezin ulertu, ezin on-hartu elkar, ezin maitatu elkar, ezin euki elkar-hizketarik, e.a.

Guztiok gauza bera nahi dugu: zoriona eta maitasuna; baina, halere, ezin elkar eraman dugu.

Giza-historia banaketa historia dugu, borroka, gerra, gorroto, heriotza-historia... eta ez du ematen bukatzera doanik historia mota horrek.

Gure artean bizi dugu giza-batasunaren frakaso hori: guraso eta seme-alabeen arteko zatiketa; senar-emazteen arteko etsipen eta uste-galtzea; lagun arteko zatiketak; politika-alderdien barruan borroka eta aurkako joerak; gizartean elkar-hizketa falta; herrien arteko gudak, e.a.

Eta nolabaiteko batasunera heltzen garelarik ere, ezin inoiz aseguratu noiz arte iraun dezakeanik.

Batasun eta elkartasun bila ibili, bai, baina osoro erdizkako eta eskas lortzen duen gizadi honen bizi-arrazoia zein da, beraz?.

e) KOSMOS HORTAZ GIZAKIA JABETZEAK BIETARAKO EDO SENTIDU AMBIGUOA DU Gizakia lurrari itsatsia dago.

Bere jaiotzetik munduan txertaturik bizi da, gauza, tresna, lanabas, landare, abereekin josirik.

Bere burua gizon osotu, bere serbitzuan daukan mundu horretan bakarrik osotu dezake.

Hazitzeko, ikutu egin behar du, ikusi, haztatu, jan, jostatu, lan-egin.

Mundua aldatzen duen neurrian aurreratzen da gizakia (...).